Astelehena, azaroak 30



18:00
20:00

Las4Laurok: Bote prontuan

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.

Las4Laurok: Bote prontuan Oxford aretoa (Alondegia)

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere.

Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.



19:00
20:30

Ane

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: David Pérez Sañudo. Urtea: 2020. Herrialdea: Euskal Herria. Sarrera ilunean, etxeko atea ireki egin da. Ogia besapean, barrura sartu eta isiltasunez mugitzen da korridorean zehar emakumea, egunero ematen diren pausoen segurtasun mekanikoaz. Kamerak modu robotikoan jarraitzen ditu emakumearen joan etorriak, pareten eta ate-markoen artean etxe hutsaren erretratua eraikiz. Arropa erantzi eta gosaltzera eseri da. Bere eserlekuaren aurrean, mahai-zapi txikiak eta edalontzi hutsak beste jalearen absentzia adierazten dute. Eguneko lehen orduen isiltasun lodia erantzungailuko ahotsak apurtzen du: “Kaixo, Ane naiz. Orain ez nago. Nahi baduzu, deitu geroago”. (zinea.eus) Ordutegia: larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:00etan.

Ane Aita Mari aretoa

Zuzendaria: David Pérez Sañudo. Urtea: 2020. Herrialdea: Euskal Herria.

Sarrera ilunean, etxeko atea ireki egin da. Ogia besapean, barrura sartu eta isiltasunez mugitzen da korridorean zehar emakumea, egunero ematen diren pausoen segurtasun mekanikoaz. Kamerak modu robotikoan jarraitzen ditu emakumearen joan etorriak, pareten eta ate-markoen artean etxe hutsaren erretratua eraikiz. Arropa erantzi eta gosaltzera eseri da. Bere eserlekuaren aurrean, mahai-zapi txikiak eta edalontzi hutsak beste jalearen absentzia adierazten dute. Eguneko lehen orduen isiltasun lodia erantzungailuko ahotsak apurtzen du: “Kaixo, Ane naiz. Orain ez nago. Nahi baduzu, deitu geroago”. (zinea.eus)

Ordutegia: larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:00etan.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»