Ostirala, azaroak 27



19:00

¡Ave, osos!

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

El Mono Habitado konpainiaren 'Ave, osos! antzezlana izango da azaroaren 27an, ostirala, Aita Mari aretoan. Emanaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak turismo bulegoan izango dira salgai, 9,5 euroan; 6 euroan gazte txartelarekin. Etxe bat obretan, non "hartz" bikote bat bizi den, berrogeiak beteak dituzten bi gay, alegia. Halako batean, leihotik ustekabeko bisita bat iristen da, Mesias berri baten gurasoak izateko aukeratuak direla iragarriko dien usoa. Asmo, mirari eta haurdunaldi psikologikoen artean, pertsonaiek eztabaidatzen dute gizarte eredu berri bati, familia kontzeptuari eta sakrifizioaren ideiari buruz. Hori guztia umoreak lagun eta maitasuna bizitzeko beste modu batzuk jorratzeko asmoz, topikoetatik haratago. Egilea: Raúl Camino Sanz Zuzendaria: Rolando San Martín Antzezleak: Begoña Martín Treviño, Raúl Camino, Aitor Pérez Collado eta Javier Liñera

¡Ave, osos! Aita Mari aretoa

El Mono Habitado konpainiaren 'Ave, osos! antzezlana izango da azaroaren 27an, ostirala, Aita Mari aretoan. Emanaldia 19:00etan izango da, eta sarrerak turismo bulegoan izango dira salgai, 9,5 euroan; 6 euroan gazte txartelarekin.

Etxe bat obretan, non "hartz" bikote bat bizi den, berrogeiak beteak dituzten bi gay, alegia. Halako batean, leihotik ustekabeko bisita bat iristen da, Mesias berri baten gurasoak izateko aukeratuak direla iragarriko dien usoa.

Asmo, mirari eta haurdunaldi psikologikoen artean, pertsonaiek eztabaidatzen dute gizarte eredu berri bati, familia kontzeptuari eta sakrifizioaren ideiari buruz. Hori guztia umoreak lagun eta maitasuna bizitzeko beste modu batzuk jorratzeko asmoz, topikoetatik haratago.

  • Egilea: Raúl Camino Sanz
  • Zuzendaria: Rolando San Martín
  • Antzezleak: Begoña Martín Treviño, Raúl Camino, Aitor Pérez Collado eta Javier Liñera


18:00
20:00

Las4Laurok: Bote prontuan

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.

Las4Laurok: Bote prontuan Oxford aretoa (Alondegia)

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere.

Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.