Igandea, azaroak 15



12:00

Safari

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

Safari izeneko antzezlana ekarriko du La Baldufa konpainiak Zumaiara. Saioa igandean, hilaren 15ean izango da, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari zinean.  Piñote eta Kalabazin lagunek, sabanan murgilduta izandako gatazka azalduko digute, bertara hurbildu baitira Lehoiaren desagerpen misteriotsuaren berri izan bezain pronto. Bullying-a edo bazterkeria dugu istorioaren mamia. Umeek, krokodiloaren, lehoiaren eta beste animalien jarreretan beraien mehatxu eta jokabide propioak uler ditzakete. Safari honetan parte hartzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Sarrerak 4 euroan daude salgai, turismo bulegoan. Aretoko leihatilan ez da sarrerarik salduko.

Safari Aita Mari aretoa

Safari izeneko antzezlana ekarriko du La Baldufa konpainiak Zumaiara. Saioa igandean, hilaren 15ean izango da, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari zinean. 

Piñote eta Kalabazin lagunek, sabanan murgilduta izandako gatazka azalduko digute, bertara hurbildu baitira Lehoiaren desagerpen misteriotsuaren berri izan bezain pronto. Bullying-a edo bazterkeria dugu istorioaren mamia. Umeek, krokodiloaren, lehoiaren eta beste animalien jarreretan beraien mehatxu eta jokabide propioak uler ditzakete. Safari honetan parte hartzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu.

Sarrerak 4 euroan daude salgai, turismo bulegoan. Aretoko leihatilan ez da sarrerarik salduko.



18:00
20:00

Las4Laurok: Bote prontuan

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.

Las4Laurok: Bote prontuan Oxford aretoa (Alondegia)

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere.

Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.



19:00
21:00

Greenland. El ultimo refugio

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Ric Roman Waugh. Aktoreak: Gerard Butler, Morena Baccarin, Roger Dale Floyd, David Denman, Scott Glenn. Urtea: 2020. Iraupena: 119 min. Historiako asteroide handienak Lurra jo behar du, eta bizitza aztarna guztiak desagertuko dira. Horren jakitun, munduko gobernuek zozketa bat egingo dute, eta irabazleek babesleku sekretu batzuetan bizirauteko aukera izango dute.  Ordutegia: larunbata eta astelehena, 19:00etan.

Greenland. El ultimo refugio Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Ric Roman Waugh. Aktoreak: Gerard Butler, Morena Baccarin, Roger Dale Floyd, David Denman, Scott Glenn. Urtea: 2020. Iraupena: 119 min.

Historiako asteroide handienak Lurra jo behar du, eta bizitza aztarna guztiak desagertuko dira. Horren jakitun, munduko gobernuek zozketa bat egingo dute, eta irabazleek babesleku sekretu batzuetan bizirauteko aukera izango dute. 

Ordutegia: larunbata eta astelehena, 19:00etan.