Larunbata, azaroak 14



16:30

Shin Chan en Australia

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Eztei-eskaintza bat aprobetxatuz, Familia osoa Australiara joateko proposamena egin die Misaek etxekoei. Hala, lehenago zapaldu gabeko uharte batera iritsiko dira Noharatarrak. Bada bertan lapurtutako senargai baten inguruko kontakizuna, printzesa bati eskainia izen zela azaltzen duen. Gau batean, mozorrotuen tribu misteriotsu batek Hiroshi bahitu, eta senargaia dela esango diote. Shin chan eta Himawari lepoan hartuta, haren bila abiatuko da Misae. Ordutegia: larunbata 16:30ean.

Shin Chan en Australia Aita Mari aretoa

Eztei-eskaintza bat aprobetxatuz, Familia osoa Australiara joateko proposamena egin die Misaek etxekoei. Hala, lehenago zapaldu gabeko uharte batera iritsiko dira Noharatarrak.

Bada bertan lapurtutako senargai baten inguruko kontakizuna, printzesa bati eskainia izen zela azaltzen duen. Gau batean, mozorrotuen tribu misteriotsu batek Hiroshi bahitu, eta senargaia dela esango diote. Shin chan eta Himawari lepoan hartuta, haren bila abiatuko da Misae.

Ordutegia: larunbata 16:30ean.



18:00
20:00

Las4Laurok: Bote prontuan

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere. Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.

Las4Laurok: Bote prontuan Oxford aretoa (Alondegia)

Lau artistaren lanak bilduko ditu Bote prontuan erakusketak: Gema Durán, Arri Bidasoro, Ana Cabezas eta Olatz Goiburu, edo bestela esanda, Las4Laurok. Liburu eraldatuen sorkuntzak elkartu zituen batik bat, eta Oxforden elkarlan horren emaitza ikusgai egongo da: liburu eraldatuak, eta baita marrazki eta margo batzuk ere.

Aldi berean, artistek banaka sortutako lanak ere aurkeztuko dituzte, jorratzen dituzten diziplina ugaritakoak: Ana Cabezasek pintura, Gema Duránek zeramika, Arri Bidasorok artista liburuak, eta Olatz Goiburuk margoak eta zeramika.



19:00
21:00

Greenland. El ultimo refugio

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Ric Roman Waugh. Aktoreak: Gerard Butler, Morena Baccarin, Roger Dale Floyd, David Denman, Scott Glenn. Urtea: 2020. Iraupena: 119 min. Historiako asteroide handienak Lurra jo behar du, eta bizitza aztarna guztiak desagertuko dira. Horren jakitun, munduko gobernuek zozketa bat egingo dute, eta irabazleek babesleku sekretu batzuetan bizirauteko aukera izango dute.  Ordutegia: larunbata eta astelehena, 19:00etan.

Greenland. El ultimo refugio Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Ric Roman Waugh. Aktoreak: Gerard Butler, Morena Baccarin, Roger Dale Floyd, David Denman, Scott Glenn. Urtea: 2020. Iraupena: 119 min.

Historiako asteroide handienak Lurra jo behar du, eta bizitza aztarna guztiak desagertuko dira. Horren jakitun, munduko gobernuek zozketa bat egingo dute, eta irabazleek babesleku sekretu batzuetan bizirauteko aukera izango dute. 

Ordutegia: larunbata eta astelehena, 19:00etan.