Ana Roman artistaren 3+1 20" erakusketa egongo da Alondegiko kultur etxeko Oxford aretoan, urriaren 9tik azaroaren 1era.
Hainbat film labur zuzendu ondoren, David Pérez Sañudok Ane izeneko lehen film luzea aurkezten du oraingoan. Donostiako Zinemaldian estreinatu da, New Directors sailaren barnean, eta Malaga WIP jaialdian hiru sari lortu zituen filmak. Euskadi, 2009. Lide, protesta ugari eragin dituen abiadura handiko treneko segurtasun-zaintzaile lanetan dabil. Ama gaztea konturatuko da bere alaba nerabea, Ane, ez dela lotara etxera joan. Hasiera batean kezkatuko ez bada ere, laster konturatuko da bezperan alabarekin izan zuen eztabaida baino zerbait larriagoa gertatzen ari dela. Fernando bere senar ohiarekin batera, alabaren nondik norakoak ikertzeaz gain, Aneren munduan murgiltzen eta ezezagun batekin bizi izan dela konturatzen hasiko da. Ordutegia: urriaren 30ean eta 31n, eta azaroaren 1ean eta 2an, 19:30ean, euskarazko bertsioan gaztelerazko azpitituluekin. Urriaren 31n, 22:15ean, gazteleraz bikoiztuta.
Edozein arrain bilakatzeko aukera ematen duen arku magikoa deskubrituko duen izurde lotsati bat da Delphy. Egun batean, moraytarrek arku magikoa gaizki erabiliko dute, erraldoi bihurtuko dira, Fish Town baketsua bereganatzeko asmoz. Delphyk bere aita galduarekin bildu beharko du moraytarrak konkistatu eta bere hiria babesteko. Vasiliy Rovenskiy zinegileak sortutako animaziozko filma, 3D teknika erabiliz errodatutakoa. Ordutegia: urriaren 31n eta azaroaren 1ean, 16:30ean.