Bertso jaialdia izango da Zumaian urriaren 9an, ostirala. 20:00etan izango da emanaldia, Zumaiena ikastetxeko aretoan. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor Elortza, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan. Gai-jartzailea Unai Manterola izango da. Sarrerak 8 euroan izango dira salgai Zumaiako turismo bulegoan, urriaren 1etik aurrera.
Ana Roman artistaren 3+1 20" erakusketa egongo da Alondegiko kultur etxeko Oxford aretoan, urriaren 9tik azaroaren 1era.
Denbora igaro da, eta Tessak ez daki Hardinek bera maitemindu zuen mutil sakon eta pentsakorra izaten jarraitzen duen, edo arrotza izan den denbora honetan guztian. Beragandik urrundu nahi du, baina ez da erraza. Tessak ikasketak amaitu berri ditu eta Vance Publishing enpresan bekadun gisa lanean ari da. Han, Trevor ezagutu du, lankide erakargarria eta berarentzat “egokia” dela suposatzen den pertsona-mota. Hardinek, berriz, badaki hanka sartu zuela, ziurrenik inoiz egin duen akatsik larriena, eta horixe konpondu nahi du. After filmaren jarraipena da Roger Kumble zinemagile estatubatuarraren lan berria. Ordutegia: ostiralean 19:30ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.