Igandea, urriak 4



11:30

Itsas ondarearen jaialdia

Zumaia | Bestelakoak

Itsas ondarearen jaialdia: Hiru anai batela, mende bateko historia zuzenean izeneko programa osatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere hamargarren urteurrena ospatzeko. Ekitaldiak Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietan egingo dira: Zumaian igande honetan, Mutrikun urriaren 10ean eta Deban hilaren 17an. Zumaiako Beduola ontzi tradizionalen elkartea egiten ari den Hiru anai batelaren erreplika izango dute ekitaldiek ardatz. Lan hori zuzenean ikusteko aukera izango da hiru igandeetan. Egitaraua: ZUMAIA: URRIAREN 4AN 10:00. Txistularien kalejira. 11:30. Irekiera Kofradian. 11:30-14:30 eta 17:00-19:30. Ontzi tradizionalen erakusketa. Kofradian. 11:30-13:30 eta 16:30-18:30. Kofradiara bisita gidatuak. 17:00-19:30. Ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera. Kofradiako bisita gidatuetan nabigazioan parte hartzeko, aurrez izena ematea beharrezkoa da erakusketan bertan, igandean. Bi jarduerak doakoak dira. MUTRIKU: URRIAREN 10EAN 9:00-14:00. Merkatu txiki berezia portuan. 11:30. Irekiera ekitaldia. 10:00-11:30/12:00-13:30/17:00- 18:30. Arrietakuara bisitak. 11:30-14:30 eta 17:00-19:30. Ontzi tradizionalen erakusketa. 11:30-14:30. Amugileen ofizioaren eta garai bateko aparejuen erakustaldia. 17:00-19:30. Ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera. Erreserba egitea beharrezkoa da geoparkea.eus webgunean. Nabigazioa egiteko erakusketan eman beharko da izena. DEBA. URRIAREN 17AN 11:30. Irekiera ekitaldia Anes Arrinda pasealekuan. 11:00-12:00/12:30-13:30. Bisita gidatuak: Santa Maria Debako itsas ondarearen testigua. 11:30-14:30 eta 17:00-19:30. Ontzi tradizionalen erakusketa. 12:00-14:00. Marinel korapiloen tailerrak. 17:00-19:30. Ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera. Bisita gidatua egiteko www.geoparkea.eus webgunean hartu behar dira sarrerak, eta tailerrak egin nahi dituenak Debako turismo bulegoan eman behar du izena (Ifar kalea, 4; 943-192 452). Batelean nabigazioa egin nahi duenak erakusketan eman beharko du izena egunean bertan.

Itsas ondarearen jaialdia

Itsas ondarearen jaialdia: Hiru anai batela, mende bateko historia zuzenean izeneko programa osatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere hamargarren urteurrena ospatzeko. Ekitaldiak Geoparkea osatzen duten hiru udalerrietan egingo dira: Zumaian igande honetan, Mutrikun urriaren 10ean eta Deban hilaren 17an.

Zumaiako Beduola ontzi tradizionalen elkartea egiten ari den Hiru anai batelaren erreplika izango dute ekitaldiek ardatz. Lan hori zuzenean ikusteko aukera izango da hiru igandeetan.

Egitaraua:

ZUMAIA: URRIAREN 4AN

  • 10:00. Txistularien kalejira.
  • 11:30. Irekiera Kofradian.
  • 11:30-14:30 eta 17:00-19:30. Ontzi tradizionalen erakusketa. Kofradian.
  • 11:30-13:30 eta 16:30-18:30. Kofradiara bisita gidatuak.
  • 17:00-19:30. Ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera.

Kofradiako bisita gidatuetan nabigazioan parte hartzeko, aurrez izena ematea beharrezkoa da erakusketan bertan, igandean. Bi jarduerak doakoak dira.

MUTRIKU: URRIAREN 10EAN

  • 9:00-14:00. Merkatu txiki berezia portuan.
  • 11:30. Irekiera ekitaldia.
  • 10:00-11:30/12:00-13:30/17:00- 18:30. Arrietakuara bisitak.
  • 11:30-14:30 eta 17:00-19:30. Ontzi tradizionalen erakusketa.
  • 11:30-14:30. Amugileen ofizioaren eta garai bateko aparejuen erakustaldia.
  • 17:00-19:30. Ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera.

Erreserba egitea beharrezkoa da geoparkea.eus webgunean. Nabigazioa egiteko erakusketan eman beharko da izena.

DEBA. URRIAREN 17AN

  • 11:30. Irekiera ekitaldia Anes Arrinda pasealekuan.
  • 11:00-12:00/12:30-13:30. Bisita gidatuak: Santa Maria Debako itsas ondarearen testigua.
  • 11:30-14:30 eta 17:00-19:30. Ontzi tradizionalen erakusketa.
  • 12:00-14:00. Marinel korapiloen tailerrak.
  • 17:00-19:30. Ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera.

Bisita gidatua egiteko www.geoparkea.eus webgunean hartu behar dira sarrerak, eta tailerrak egin nahi dituenak Debako turismo bulegoan eman behar du izena (Ifar kalea, 4; 943-192 452). Batelean nabigazioa egin nahi duenak erakusketan eman beharko du izena egunean bertan.


12:00

'Pinocchio'

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

Gepettok bere azken lana amaitu du: Pinocchio. Baina, nor da Pinocchio? Zer egiten du mundu honetan? Edo zer egin beharko luke? Galdera horiei erantzuteko, bidaia bati ekingo dio: mundu errealetik imajinaziora, nobela pikareskoaren iruditeriatik animaliaz jositako fabulara. Gure Pinocchio zertxobait punkya da eta XXI. mendean bizi da. Izan ere, oso interesgarria iruditzen zaigu istorioak kontatzeko kode berriak aurkitzea, istorio klasikoak izanda ere. Sarrerak 4€ Zumaiako turismo bulegoan. +6 urte

'Pinocchio' Aita Mari aretoa

Gepettok bere azken lana amaitu du: Pinocchio. Baina, nor da Pinocchio? Zer egiten du mundu honetan? Edo zer egin beharko luke? Galdera horiei erantzuteko, bidaia bati ekingo dio: mundu errealetik imajinaziora, nobela pikareskoaren iruditeriatik animaliaz jositako fabulara. Gure Pinocchio zertxobait punkya da eta XXI. mendean bizi da. Izan ere, oso interesgarria iruditzen zaigu istorioak kontatzeko kode berriak aurkitzea, istorio klasikoak izanda ere.

Sarrerak 4€ Zumaiako turismo bulegoan. +6 urte



18:30
20:30

Zuloaga eta Zumaia

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Zuloaga eta Zumaia erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan, irailaren 5etik urriaren 4ra bitartean. Egunero izango da zabalik, 18:30etik 20:30era. Asteburuetan eta jaiegunetan eguerditan ere zabalduko ditu atean, 12:30etik 14:00etara bitartean.

Zuloaga eta Zumaia Oxford aretoa (Alondegia)

Zuloaga eta Zumaia erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan, irailaren 5etik urriaren 4ra bitartean. Egunero izango da zabalik, 18:30etik 20:30era. Asteburuetan eta jaiegunetan eguerditan ere zabalduko ditu atean, 12:30etik 14:00etara bitartean.



19:30
21:15

Akelarre

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Pablo Agueroren Akelarre filmak sorgin ehiza du hizpide. XVII. mendean, Euskal Herriko andre batzuei sorginkeria egotziko die inkisizioak. Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu da. Ordutegia: ostiralean 19:30ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.

Akelarre Aita Mari aretoa

Pablo Agueroren Akelarre filmak sorgin ehiza du hizpide. XVII. mendean, Euskal Herriko andre batzuei sorginkeria egotziko die inkisizioak. Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu da.

Ordutegia: ostiralean 19:30ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»