Indian jaio, baina guraso britaniarrak dituen 10 urteko haurra da Mary Lennox (Dixie Egerickx) protagonista. Gurasoen ezusteko heriotza eman ostean, Ingalaterrara bidaiatuko du, Archival Craven (Colin Firth) osabaren zaintzapera. Yorkshire konderrian galdutako paraje horretan, urteetan ezkutuan izan diren sekretu mordoa deskubrituko du. Ordutegia: ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean 19:30ean.
Zuloaga eta Zumaia erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan, irailaren 5etik urriaren 4ra bitartean. Egunero izango da zabalik, 18:30etik 20:30era. Asteburuetan eta jaiegunetan eguerditan ere zabalduko ditu atean, 12:30etik 14:00etara bitartean.