Dardarafest 2020 jaialdia Herri Eskolan ospatuko da aurten, abuztuaren 29an. Gonbidapenak abuztuaren 24tik aurrera eskura daitezke turismo bulegoan.
Izotz ertzak du izena Keixeta artistak Alondegiko Oxford aretoan zabalduko duen erakusketak. Abuztuaren 14tik 30era bitartean egongo da. Ordutegia: egunero, 18:30etik 20:30era; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
Ostiraletik astelehenera emanaldiak izango dira egunero, 19:30ean.
Full Montyren zuzendari Peter Cattaneok filmatutako azken lanak Kristin Scott Thomas du aktore taldearen buruan. Ordutegia: ostiralean 22:15ean, eta larunbat, igande eta astelehenean 19:30ean.