Zumaiako Saria txirrindularitza lasterketa jokatuko da larunbatean Zumaian, 10:00etatik aurrera. Kadete mailako proba da. 55 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.
Epilogo bat lanean oinarritutako kontzertua eskainiko du larunbatean Anarik, Herri Eskolako patioan, 19:30ean hasita. Eguraldi txarra egiten badu, Zumaienan izango da.
Anarik eta bere taldeak kontzertua eskainiko dute, Epilogo bat diskoa oinarri hartuta.
Izotz ertzak du izena Keixeta artistak Alondegiko Oxford aretoan zabalduko duen erakusketak. Abuztuaren 14tik 30era bitartean egongo da. Ordutegia: egunero, 18:30etik 20:30era; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
Santiago Segurak zuzendutako komediaren jarraipena da hau. Orain amaginarreba izango du bisitan. Pelikula bi asteburutan emango da, abuztuaren 14tik 17ra, eta hilaren 21etik 24ra. Ordutegia: ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean 19:30ean.