Valentin Manterola margolari zumaiarraren lanak erakutsiko dira Alondegiko Oxford aretoan uztailaren 9tik 26ra. Aretoa egunero izango da zabalik, 18:30-20:30 ordutegian. Asteburu eta jaiegunetan eguerdietan ere zabalik izango da, 12:30-14:00 ordutegian. Hilaren 10etik 12ra itxita egongo da, hauteskundeegatik.
Giuseppe Tornatore zuzendari italiarraren filma klasikoa ikusteko aukera izango da asteburuan Aita Mari zineman: Cinema Paradiso. Ostiralean 22:15ean emango da, eta larunbatean, igandean eta astelehenean 19:30ean.