Valentin Manterola margolari zumaiarraren lanak erakutsiko dira Alondegiko Oxford aretoan uztailaren 9tik 26ra. Aretoa egunero izango da zabalik, 18:30-20:30 ordutegian. Asteburu eta jaiegunetan eguerdietan ere zabalik izango da, 12:30-14:00 ordutegian. Hilaren 10etik 12ra itxita egongo da, hauteskundeegatik.
Minbizia duten bi laguni adiskide bat gehituko zaie, eta beren bizitzako bidaia handienari ekiteko prest azalduko dira Álvaro Díaz Lorenzok zuzendutako komedia honetan. María León, Victoria Abril eta Silvia Alonso izango dira protagonista nagusiak. Ordutegia: ostiralean 22:15ean, eta larunbatean, igandean eta astelehenean 19:30ean.