Larunbata, uztailak 4

18:30
20:30

Haitzaren gibeletik

Alondegia, Zumaia | Erakusketa

Koronabirusak eragindako krisialdiaren ondorengo lehen erakusketa zabalduko da gaur Alondegiko Oxford aretoan. Uztailaren 5era bitartean Haitzaren gibeletik zeramika-eskultura erakusketa zabalik egongo da. Zigor García artista sanpedrotarra da pieza hauen egilea, 2018tik hona  buztinaren modelatu figuratiboa baztertu eta zeramika garaikidera gerturatu den sortzailea.

Haitzaren gibeletik Alondegia

19:30
21:15

Invisibles

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Gracia Querejeta zinemagile madrildarraren azken lanak lagunak diren Julia (Adriana Ozores), Elsa (Emma Suárez) eta Ameliaren (Nathalie Poza) bizitza du mintzagai. Elkarrekin irteteko erabakia hartuko dute, hasiera batean kirola egiteko aitzakia zuten hitzorduak behar bilakatuz. Pixkanaka-pixkanaka beraien arteko adiskidetasuna idilikoa ez dela konturatuko dira, badirela elkarri ezkutatzen dizkioten sekretuak. Ordutegia: larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:30ean. Sarrerako Aita Mariko leihatilan izango dira salgai.

Invisibles Aita Mari aretoa

Gracia Querejeta zinemagile madrildarraren azken lanak lagunak diren Julia (Adriana Ozores), Elsa (Emma Suárez) eta Ameliaren (Nathalie Poza) bizitza du mintzagai. Elkarrekin irteteko erabakia hartuko dute, hasiera batean kirola egiteko aitzakia zuten hitzorduak behar bilakatuz. Pixkanaka-pixkanaka beraien arteko adiskidetasuna idilikoa ez dela konturatuko dira, badirela elkarri ezkutatzen dizkioten sekretuak.

Ordutegia: larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:30ean. Sarrerako Aita Mariko leihatilan izango dira salgai.