PATATA TROPIKALAk Baserri giroan sartuko digun antzezlana sortu du. Bertan Peli izeneko biloba izugarrizko abenturak biziko ditu. Euria egiten badu, ikuskizuna Zumaienako aretoan izango da. Gogon izan, doan, baina gonbidapenarekin (bezperatik banatuko dira Turismo bulegoan). Mesedez, erabiliko dituzuen gonbidapenak soilik hartu (pertsonako 4 gehienez). Osasun neurriak zainduko dira: maskarilla (baita haurrek ere), distantzia...
Koronabirusak eragindako krisialdiaren ondorengo lehen erakusketa zabalduko da gaur Alondegiko Oxford aretoan. Uztailaren 5era bitartean Haitzaren gibeletik zeramika-eskultura erakusketa zabalik egongo da. Zigor García artista sanpedrotarra da pieza hauen egilea, 2018tik hona buztinaren modelatu figuratiboa baztertu eta zeramika garaikidera gerturatu den sortzailea.