Igandea, martxoak 29



12:00

Pinocchio

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

Sorkuntza lan kolektiboa da, Carlo Collodiren ipuinean oinarrituta eta Julio Salvatierraren testua abiapuntutzat hartuta. 'Pinocchio-ren abenturak' testu aparta da, maitagarrien ipuinen generoaren gailurra, baina Collodik maitagarrien ipuinen teknikak erabili zituen bere lanean, mundu horretako printze eta printzesa, maitagarri on eta sorgin gaiztoen narratiba eztitsua baztertzeko. Pinocchio, izan ere, ez da printze baten istorioa: egur zati baten istorioa da, maitagarrien mundua hankaz gora jartzen duen istorioa. Azken finean, fabulen, nobela pikareskoaren eta maitagarri ipuinen nahasketa bikaina da. Sarrerak 4€ Zumaiako turismo bulegoan.

Pinocchio Aita Mari aretoa

Sorkuntza lan kolektiboa da, Carlo Collodiren ipuinean oinarrituta eta Julio Salvatierraren testua abiapuntutzat hartuta. 'Pinocchio-ren abenturak' testu aparta da, maitagarrien ipuinen generoaren gailurra, baina Collodik maitagarrien ipuinen teknikak erabili zituen bere lanean, mundu horretako printze eta printzesa, maitagarri on eta sorgin gaiztoen narratiba eztitsua baztertzeko. Pinocchio, izan ere, ez da printze baten istorioa: egur zati baten istorioa da, maitagarrien mundua hankaz gora jartzen duen istorioa. Azken finean, fabulen, nobela pikareskoaren eta maitagarri ipuinen nahasketa bikaina da.

Sarrerak 4€ Zumaiako turismo bulegoan.