Ostirala, otsailak 14



22:00

Parasitos

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Bong Joon Ho. Aktoreak: Song Kang-Ho, Lee Sun-kyun, Cho Yeo-jeong. Iraupena: 132 minutu. Generoa: Thrillerra. Herrialdea: Hego Korea. Urtea: 2019. Jatorrizko izenburua: 'Gisaengchung'.Ki-taeken senide guztiak langabezian daude, eta etxe ziztrin batean bizi dira. Ki-woo semeak lau urtez egin du huts unibertsitatean sartzeko azterketetan. Adiskide bat familia aberats bateko umeen ingeles irakaslea da, eta atzerrira joango dela esango dio. Ki-wook berehala ikusiko du aukera: laguna ordezkatuko du, ingeles kaskarra egin arren.

Parasitos Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Bong Joon Ho. Aktoreak: Song Kang-Ho, Lee Sun-kyun, Cho Yeo-jeong. Iraupena: 132 minutu. Generoa: Thrillerra. Herrialdea: Hego Korea. Urtea: 2019. Jatorrizko izenburua: 'Gisaengchung'.

Ki-taeken senide guztiak langabezian daude, eta etxe ziztrin batean bizi dira. Ki-woo semeak lau urtez egin du huts unibertsitatean sartzeko azterketetan. Adiskide bat familia aberats bateko umeen ingeles irakaslea da, eta atzerrira joango dela esango dio. Ki-wook berehala ikusiko du aukera: laguna ordezkatuko du, ingeles kaskarra egin arren.



18:30

Euskal Herriko Gazte Sozialiston Topaguneko aurkezpena

Alondegia, Zumaia | Aurkezpena

Datorren ostiralean, otsailak 14, Euskal Herriko Gazte Sozialiston Topaguneko aurkezpena burutuko da Zumaian. Aurkezpena 18:30ean izango da Alondegiko 1. solairuan, Moila gelan.

Euskal Herriko Gazte Sozialiston Topaguneko aurkezpena Alondegia

Datorren ostiralean, otsailak 14, Euskal Herriko Gazte Sozialiston Topaguneko aurkezpena burutuko da Zumaian. Aurkezpena 18:30ean izango da Alondegiko 1. solairuan, Moila gelan.


22:00

Zaldi urdina

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

Euskal Herrian nahikoa da “Zaldi zuria” esatea burura etortzeko heroina eta 1980ko hamarkada. Eta behin buruko errota martxan ipinita, segituan etorriko zaizkigu burura beste hainbat auzi ere: gazteria eta rock musika, askori; hiesa eta heriotza, ez gutxiri; gatazka politikoa eta botereen esku beltza, beste hainbati. Auzia da droga kalean dela, hemen eta orain, bere ertz eta erabilera guztiekin. Eta, tartean, heroina itzuli dela. Hortik izenburu metaforikoa: ZALDI URDINA. Sarrerak 9,5.€ (Gazte Txartelarekin 6€) Zumaiako Turismo Bulegoan (urtarrilaren 21etik aurrera) SINOPSIA Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.

Zaldi urdina Aita Mari aretoa

Euskal Herrian nahikoa da “Zaldi zuria” esatea burura etortzeko heroina eta 1980ko hamarkada. Eta behin buruko errota martxan ipinita, segituan etorriko zaizkigu burura beste hainbat auzi ere: gazteria eta rock musika, askori; hiesa eta heriotza, ez gutxiri; gatazka politikoa eta botereen esku beltza, beste hainbati. Auzia da droga kalean dela, hemen eta orain, bere ertz eta erabilera guztiekin. Eta, tartean, heroina itzuli dela. Hortik izenburu metaforikoa: ZALDI URDINA.

Sarrerak 9,5.€ (Gazte Txartelarekin 6€)

Zumaiako Turismo Bulegoan (urtarrilaren 21etik aurrera)

SINOPSIA

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.

Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera.

Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.

Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.



18:00
20:00

Dena gezurra da

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Olatz Landaren Dena gezurra da erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan, otsailaren 13tik martxoaren 1era. Ordutegia: astegunetan, 18:00-20:00; asteburu eta jaiegunetan, 12:30-14:00 eta 18:00-20:00. Irekiera: martxoak 13 ostegunean, 19:00etan. Basatiaren mintzoa, ipuin musikatuak helduentzat. Maite Arrese + Mau Ziemkiewicz

Dena gezurra da Oxford aretoa (Alondegia)

Olatz Landaren Dena gezurra da erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan, otsailaren 13tik martxoaren 1era. Ordutegia: astegunetan, 18:00-20:00; asteburu eta jaiegunetan, 12:30-14:00 eta 18:00-20:00.

Irekiera: martxoak 13 ostegunean, 19:00etan.

Basatiaren mintzoa, ipuin musikatuak helduentzat. Maite Arrese + Mau Ziemkiewicz