Idoia Zubia idazle zumaiarrak Testigo desaparecida izeneko liburua sinatuko du, otsailarene 13an Erribera kaleko Mandala papertegian.
Zuzendaria: Bong Joon Ho. Aktoreak: Song Kang-Ho, Lee Sun-kyun, Cho Yeo-jeong. Iraupena: 132 minutu. Generoa: Thrillerra. Herrialdea: Hego Korea. Urtea: 2019. Jatorrizko izenburua: 'Gisaengchung'.Ki-taeken senide guztiak langabezian daude, eta etxe ziztrin batean bizi dira. Ki-woo semeak lau urtez egin du huts unibertsitatean sartzeko azterketetan. Adiskide bat familia aberats bateko umeen ingeles irakaslea da, eta atzerrira joango dela esango dio. Ki-wook berehala ikusiko du aukera: laguna ordezkatuko du, ingeles kaskarra egin arren.
Olatz Landaren Dena gezurra da erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan, otsailaren 13tik martxoaren 1era. Ordutegia: astegunetan, 18:00-20:00; asteburu eta jaiegunetan, 12:30-14:00 eta 18:00-20:00. Irekiera: martxoak 13 ostegunean, 19:00etan. Basatiaren mintzoa, ipuin musikatuak helduentzat. Maite Arrese + Mau Ziemkiewicz