Igandea, urtarrilak 19



16:30

Espías sin disfraz

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Lance Sterling espioia eta Walter Beckett zientzialaria lankideak dira, baina izaera oso kontrajarriak dituzte. Hala ere, elkar ulertzera kondenatuta daude, izan ere, mundua arriskuan jarriko du ezusteko gertaera batek eta bien arteko elkarlanak baino ezin izango du egoera konpondu. Lucas Martellek zuzendutako Pigeon Impossible (2009) film laburrean oinarritutako animaziozko lana da, Fox Animation eta Blue Sky Studios ekoiztetxe indartsuek aurrera eramandakoa. Igandean 16:30ean.

Espías sin disfraz Aita Mari aretoa

Lance Sterling espioia eta Walter Beckett zientzialaria lankideak dira, baina izaera oso kontrajarriak dituzte. Hala ere, elkar ulertzera kondenatuta daude, izan ere, mundua arriskuan jarriko du ezusteko gertaera batek eta bien arteko elkarlanak baino ezin izango du egoera konpondu. Lucas Martellek zuzendutako Pigeon Impossible (2009) film laburrean oinarritutako animaziozko lana da, Fox Animation eta Blue Sky Studios ekoiztetxe indartsuek aurrera eramandakoa.

Igandean 16:30ean.



19:30
21:15

Araña

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Txile, 70eko hamarkadaren hasiera. Eskuin muturreko talde nazionalista bortitz batek boteretik kendu nahi du Allenderen gobernua. Krimenean eta konspirazioan murgilduta, historiaren bilakaera aldatuko duen krimen politiko bat egingo dute hiru taldekidek: Inések, haren senar Justok, eta bien lagun min Gustavok. Aldi berean amodiozko triangelu arriskutsu eta sutsu batean nahastuta, traizioaren itzalak betirako bananduko ditu. Hau da, harik eta, 40 urte geroago, Gustavok gaztaroko kausa nazionalista berpizten duen arte, mendekuak eta obsesioak bultzatuta. Baina Inés negozio-emakume boteretsua da orain, eta poliziak Gerardo eta etxean duen armategi gero eta handiagoa zaintzapean dituen bitartean, Inések ahalegin guztiak egingo ditu bere eta Justo senarraren iragan politiko eta sexuala agerira ekar ez dadin. Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Araña Aita Mari aretoa

Txile, 70eko hamarkadaren hasiera. Eskuin muturreko talde nazionalista bortitz batek boteretik kendu nahi du Allenderen gobernua. Krimenean eta konspirazioan murgilduta, historiaren bilakaera aldatuko duen krimen politiko bat egingo dute hiru taldekidek: Inések, haren senar Justok, eta bien lagun min Gustavok. Aldi berean amodiozko triangelu arriskutsu eta sutsu batean nahastuta, traizioaren itzalak betirako bananduko ditu. Hau da, harik eta, 40 urte geroago, Gustavok gaztaroko kausa nazionalista berpizten duen arte, mendekuak eta obsesioak bultzatuta. Baina Inés negozio-emakume boteretsua da orain, eta poliziak Gerardo eta etxean duen armategi gero eta handiagoa zaintzapean dituen bitartean, Inések ahalegin guztiak egingo ditu bere eta Justo senarraren iragan politiko eta sexuala agerira ekar ez dadin.

Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.