Anton Egiguren artista zumaiarrak erakusketa izango du Alondegiko Oxford aretoan, hilaren 13tik 29ra bitartean. Astegunetan 18:00-20:00 ordutegian izango da zabalik, eta jaiegun eta asteburuetan 12:30-14:00 eta 18:00-20:00 ordutegian. Inaugurazioa abenduaren 13an izango da, 19:00etan.
Legado en los huesos thrillerra emango dute asteburu honetan Aita Mari zinean. Larunbatean 19:30ean eta 22:15ean izango dira saioak, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.