Astindu Zumaiako dantza elkarteak, San Pedro abesbatzak eta Dardara ZMK rock kolektiboak elkarlanean, Queen taldearen inguruko dantza eta musika emanaldia eskainiko dute abenduaren 14an Aitzuri pilotalekuan. Emanaldia 19:00etan izango da.
Raglefant eta Regimen de terror taldeek kontzertua emango dute bihar, larunbata, 22:00etatik aurrera, Torreberri Gaztetxean. Zarata gaua izango dela agindu dute antolatzaileek.
Anton Egiguren artista zumaiarrak erakusketa izango du Alondegiko Oxford aretoan, hilaren 13tik 29ra bitartean. Astegunetan 18:00-20:00 ordutegian izango da zabalik, eta jaiegun eta asteburuetan 12:30-14:00 eta 18:00-20:00 ordutegian. Inaugurazioa abenduaren 13an izango da, 19:00etan.