Zumaiako Mugimendu Feministak herriko bederatzi emakume artisten lanak bilduko dituen erakusketa jarriko du azaroaren 21etik abenduaren 8ra arte. Ordutegia: Egunero 18:00-20:00. Asteburu eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.
Abominable animaziozko pelikula emango da txikientzako asteburu honetan, Aita Marin. Ordutegia: ostiralean eta igandean, 16:30ean.
Agatha Christieren istorioen giroa berreskuratu nahi izan du Rian Johnson zuzendariak 'Knives Out' filmean. Pertsonaia asko daude filmean eta, beraz, aktore talde zabala. Gontzal Agotek pelikularen inguruan idatzi du Berrian, hemen. Ordutegia: ostiralean 19:30ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.
'FROZEN II'Zuzendaria. Jennifer Lee, Chris Buck.Herrialdea. AEB.Urtea. 2019.Iraupena. 113 minutu.Generoa. Animazioa. Ordutegia: larunbatean 18:30ean, igandean 17:00 eta 19:30ean, eta astelehenean 19:30ean. Larunbatean eta igandean sarrera 5,5 euro izango da.
Elkartasun kontzertuak izango dira abenduaren 7an, Torreberri Gaztetxean. The Bobby's, No Rights, Habemus Papam, Optika eta Broken Legacy taldeek joko dute. Kontzertuak 21:30ean hasiko dira, eta sarrerak 5 euro balioko du. Lortutako irabazio guztiak gastu judizialetara bideratuko dituzte.