Euskararen Eguneko ekitaldien baitan, Euskaltzaindiako Mikel Gorrotxategik toponimiari buruzko hitzaldia eskainiko du abenduaren 3an, asteartea, 19:00etan, Alondegiko Oxford aretoan. Ondoren, mapa toponimiko berria aurkeztuko dute.
Zumaiako Mugimendu Feministak herriko bederatzi emakume artisten lanak bilduko dituen erakusketa jarriko du azaroaren 21etik abenduaren 8ra arte. Ordutegia: Egunero 18:00-20:00. Asteburu eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.
AZAROAK 26, ASTEARTEA 19:00etan, Alondegian, Soziolinguistika Klusterreko Uxoa Anduagaren hitzaldia: “Euskaraldiaren ikerketa, Zumaiako emaitzak” AZAROAK 28, OSTEGUNA 19:00etan, Alondegian, Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketako sarien banaketa; ondoren, Maite Larbururen “Hezurren azpian” emanaldia. AZAROAK 30, LARUNBATA 11:30ean trikitilariekin kalejira Erribera kalean, Kofradiako plazatik hasita Beheko plazara. 12:00etan Torreberri aurrean euskararen aldeko ekitaldia: desioen sarea osatzea, adierazpena irakurtzea eta taldeko argazkia. Amaitzeko, denentzat salda eta mokadutxoa. ABENDUAK 2, ASTELEHENA “Yugo eta Lala” filma Aita Mari zineman, 09:45ean eta 15:00etan HH5, LH1 eta LH2ko haurrentzat ABENDUAK 3, ASTEARTEA, EUSKARAREN EGUNA Ikastetxeetan LH4 bitarteko neska-mutilei Zumaiako zubiei buruzko egutegiak banatuko zaizkie. 19:00etan, Alondegian, Euskaltzaindiko Mikel Gorrotxategiren hitzaldia toponimiaz eta mapa berriaren aurkezpena. ABENDUAK 4, ASTEAZKENA BAGA BIGA emanaldia DBH4ko ikasleentzat 10:00etan. ABENDUAK 5, OSTEGUNA 22:00etan, Aita Mari zineman, zine-forum emanaldia: “Margolaria”. Ostarrena taldeak antolatuta.