Astinduk hilabetero antolatzen dituen dantza tailerren barruan, salsan trebatzeko aukera izango da igandean. Aitor Aizpuruak gidatuko du saioa.
Xixili Egunaren aitzakian, ekitaldi ugari izango da azaroaren 19tik 24ra. Azaroak 19, asteartea: Musika eskolaren entzunaldia (19:00etan Komentuan) Azaroak 21, osteguna: Herrian zehar kalejira: musika eskola + ZUMB Banda (18:30) Azaroak 22, ostirala: Kontzertua: OCP slam & ZUMB (19:00etan Kofradian) Azaroak 23, larunbata: Abesbatzen kontzertua: San Pedro eta Luberri abesbatzen kontzertuak (19:00etan Komentuan) Azaroak 24, igandea: 10:00etan Udal txistulari bandarekin kalejira 12:30ean Itziarko parrokian Beheko Plaza abesbatzarekin meza nagusia
Zumaiako Mugimendu Feministak herriko bederatzi emakume artisten lanak bilduko dituen erakusketa jarriko du azaroaren 21etik abenduaren 8ra arte. Ordutegia: Egunero 18:00-20:00. Asteburu eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.