1984an jaiotakoek azaroaren 23an izango dute bazkaria. 13:00etan poteoa hasiko dute Txopa tabernatik, eta 14:30ean bazkaria edukiko dute Marina Berri jatetxean. Izena emateko 35 euro sartu beharko dituzte Rural Kutxako ES91 3008 0172 0640 9249 3826 kontuan, izen-abizenak jarrita. Izena emateko azken eguna azaroaren 16a izango da.
Xixili Egunaren aitzakian, ekitaldi ugari izango da azaroaren 19tik 24ra. Azaroak 19, asteartea: Musika eskolaren entzunaldia (19:00etan Komentuan) Azaroak 21, osteguna: Herrian zehar kalejira: musika eskola + ZUMB Banda (18:30) Azaroak 22, ostirala: Kontzertua: OCP slam & ZUMB (19:00etan Kofradian) Azaroak 23, larunbata: Abesbatzen kontzertua: San Pedro eta Luberri abesbatzen kontzertuak (19:00etan Komentuan) Azaroak 24, igandea: 10:00etan Udal txistulari bandarekin kalejira 12:30ean Itziarko parrokian Beheko Plaza abesbatzarekin meza nagusia
Zumaiako Mugimendu Feministak herriko bederatzi emakume artisten lanak bilduko dituen erakusketa jarriko du azaroaren 21etik abenduaren 8ra arte. Ordutegia: Egunero 18:00-20:00. Asteburu eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |