Errefuxiatuen Harrera Taldeak antolatutako jardunaldien baitan, Xabier Aierdi soziologoak Mundu mailako migrazio fluxuak hitzaldia emango du. Saioa asteazkenean izango da, 18:30ean Alondegiko Oxford aretoan.
Zumaiako Institutuan Herri curriculumetik euskal curriculumera hitzaldi zikloa abiatzera doaz. Asisko Urmenetaren mintzaldi ilustratuarekin hasiko dute zikloa. Azaroaren 13an izango da, asteazkena, 18:30ean, Sagarbideko aretoan.
Distira argazki elkarteko kideen erakusketa kolektiboa izango da Alondegiko Oxford aretoan, urriaren 31tik azaroaren 17ra bitartean. Egunero izango da zabalik, 18:00-20:00 ordutegian.