Physis versus Nomos talde donostiarra Torreberri gaztetxean izango da, Arraro nioenean diskoa aurkezten. Haiekin batera igoko da oholtzara Olaia musikaria ere.
Distira argazki elkarteko kideen erakusketa kolektiboa izango da Alondegiko Oxford aretoan, urriaren 31tik azaroaren 17ra bitartean. Egunero izango da zabalik, 18:00-20:00 ordutegian.
Loreak eta Handia filmeen egileen azken lana ikusteko aukera izango da asteburu honetan Aita Mari zinean. La trinchera infinita ostiraletik astelehenera bitartean emango da Zumaiako zine aretoan.