Astelehena, azaroak 4



18:00
20:00

Distiraren erakusketa kolektiboa

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Distira argazki elkarteko kideen erakusketa kolektiboa izango da Alondegiko Oxford aretoan, urriaren 31tik azaroaren 17ra bitartean. Egunero izango da zabalik, 18:00-20:00 ordutegian.

Distiraren erakusketa kolektiboa Oxford aretoa (Alondegia)

Distira argazki elkarteko kideen erakusketa kolektiboa izango da Alondegiko Oxford aretoan, urriaren 31tik azaroaren 17ra bitartean. Egunero izango da zabalik, 18:00-20:00 ordutegian.



19:30
21:30

Un día de lluvia en Nueva York

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Woody Allen. Aktoreak: Elle Fanning, Thimothee Chalamet, Jude Law, Liev Schreiber. Iraupena: 92 minutu. Generoa: Komedia erromantikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2019. Jatorrizko izenburua: 'A Rainy Day in New York'.Gatsby Welles eta haren neska laguna unibertsitateko ikasleak dira, eta New Yorkera joan dira Roland Pollard zinema zuzendaria elkarrizketatzeko. Baina egun euritsua da, eta, nahi gabe, elkar galduko dute. Bakoitzak bere bideari —eta abenturari— jarraituko dio hiri handian. Gatsbyk Shannon (Selena Gomez) aurkituko du, neska lagun ohi baten ahizpa txikia da Shannon. Ashleigh, ordea, atzetik izango ditu Pollard zinemagilea, haren gidoilaria (Jude Law) eta haren filmetako izarra (Diego Luna). Kazetari gaztea aski inozoa da, baina, eroriko al da horien tranpan? Pelikula ordutegi honetan emango dute Aita Marin: ostirala, 19:30ean; larunbata, 19:30ean eta 22:15ean; igandea, 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30ean.

Un día de lluvia en Nueva York Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Woody Allen. Aktoreak: Elle Fanning, Thimothee Chalamet, Jude Law, Liev Schreiber. Iraupena: 92 minutu. Generoa: Komedia erromantikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2019. Jatorrizko izenburua: 'A Rainy Day in New York'.

Gatsby Welles eta haren neska laguna unibertsitateko ikasleak dira, eta New Yorkera joan dira Roland Pollard zinema zuzendaria elkarrizketatzeko. Baina egun euritsua da, eta, nahi gabe, elkar galduko dute. Bakoitzak bere bideari —eta abenturari— jarraituko dio hiri handian. Gatsbyk Shannon (Selena Gomez) aurkituko du, neska lagun ohi baten ahizpa txikia da Shannon. Ashleigh, ordea, atzetik izango ditu Pollard zinemagilea, haren gidoilaria (Jude Law) eta haren filmetako izarra (Diego Luna). Kazetari gaztea aski inozoa da, baina, eroriko al da horien tranpan?

Pelikula ordutegi honetan emango dute Aita Marin: ostirala, 19:30ean; larunbata, 19:30ean eta 22:15ean; igandea, 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30ean.