Urriaren 27an elkartuko dira 35eko kintoak. Goizeko 11:00etan meza izango dute, eta 14:00etan bazkaria Beheko Plaza jatetxean, hogarrean. Izena emateko deitu zenbaki hauetako batera: 943861334 (Begoña) edo 943861041 (Brigida).
Astindu dantza taldeak hilero dantza tailerren bat antolatzen du. Igande honetan mugimendu tailerra egingo dute, Torreberrin. 17:30-19:30 ordutegian egingo da, eta Garazi Etxaburu izango da irakaslea. Tailer hauk doakoak, irekiak eta adin eta maila guztietarako aproposak dira.
Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.