Ostirala, urriak 25



22:00

Burning

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Lee Chang-Dong. Aktoreak: Yoo Ah In, Yeun Steven, Jun Jong-seo, Gang Dong-won. Iraupena: 148 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Hego Korea. Urtea: 2018.Jongsu mezulari gazte bat da. Lan bat egitera joan, eta kasualitatez Haemi neska gaztearekin gurutzatuko da —bizilagunak izan ziren aspaldi—. Neskak bere katua zaintzeko eskatuko dio Jongsuri, Afrikara joatekotan baita. Itzulerakoan, Haemik gazte aberats eta misteriotsu bat aurkeztuko dio Jongsuri. Denbora pasa berezi samar baten berri izango du gero.

Burning Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Lee Chang-Dong. Aktoreak: Yoo Ah In, Yeun Steven, Jun Jong-seo, Gang Dong-won. Iraupena: 148 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Hego Korea. Urtea: 2018.

Jongsu mezulari gazte bat da. Lan bat egitera joan, eta kasualitatez Haemi neska gaztearekin gurutzatuko da —bizilagunak izan ziren aspaldi—. Neskak bere katua zaintzeko eskatuko dio Jongsuri, Afrikara joatekotan baita. Itzulerakoan, Haemik gazte aberats eta misteriotsu bat aurkeztuko dio Jongsuri. Denbora pasa berezi samar baten berri izango du gero.



20:00

Oihana eta Jone

Hondarra taberna, Zumaia | Bestelakoak

Oihanak eta Jonek kontzertu akustikoa eskainiko dute ostiralean, hilaren 25ean, Hondarra tabernan. Emanaldia 20:00etan hasiko da. 

Oihana eta Jone Hondarra taberna

Oihanak eta Jonek kontzertu akustikoa eskainiko dute ostiralean, hilaren 25ean, Hondarra tabernan. Emanaldia 20:00etan hasiko da. 


22:00

Quitamiedos

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

Kulunka Teatro konpainia sarituak bere ikuskizun berria aurkezten du, Iñaki Rikartek idatzi eta zuzendua; auto sakramental baten lurrina dario, eta B serie poetiko, dibertigarri eta hunkigarri baten alegia-kutsuak ere badauzka aldi berean. Garrantzia handiko gaiez ari da obra: bizitza, heriotza, maitasuna, gurasotasuna, suizidioa… baina beti anekdota soilenetik, antzerki-jolasetik eta metaforatik abiatuta. Pertsona bat hiltzen den momentutik bere gorpua hotz gelditu eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte, topaketa bat gertatzen da: hildakoaren eta bere aingeru guardakoaren artekoa. Eskualdeko errepide bateko kurba batek eta istripu baten ondoren puskatua agertzen den bazter-babes batek heriotza berezi, poetiko eta desakralizatu bat antzemateko bidea ematen dute. Urriaren 25ean izandako emanaldia Aita Mari zinean, 22:00etan. Sarrerak 9,5 euroan daude salgai turismo bulegoan; 6 euroan Gazte txartelarekin.

Quitamiedos Aita Mari aretoa

Kulunka Teatro konpainia sarituak bere ikuskizun berria aurkezten du, Iñaki Rikartek idatzi eta zuzendua; auto sakramental baten lurrina dario, eta B serie poetiko, dibertigarri eta hunkigarri baten alegia-kutsuak ere badauzka aldi berean. Garrantzia handiko gaiez ari da obra: bizitza, heriotza, maitasuna, gurasotasuna, suizidioa… baina beti anekdota soilenetik, antzerki-jolasetik eta metaforatik abiatuta.

Pertsona bat hiltzen den momentutik bere gorpua hotz gelditu eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte, topaketa bat gertatzen da: hildakoaren eta bere aingeru guardakoaren artekoa. Eskualdeko errepide bateko kurba batek eta istripu baten ondoren puskatua agertzen den bazter-babes batek heriotza berezi, poetiko eta desakralizatu bat antzemateko bidea ematen dute.

Urriaren 25ean izandako emanaldia Aita Mari zinean, 22:00etan. Sarrerak 9,5 euroan daude salgai turismo bulegoan; 6 euroan Gazte txartelarekin.