Fernando Mardones artista eta irakaslearen lanak ez du bereziki ezer esanahi. Kolorearekin, formekin eta testurekin jokatzen du Zumaian aurkeztuko duen lehen lan honetan. Irailaren 26tik urriaren 13a bitartean egongo da ikusgai Oxforden. Egunero 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, 12:30etatik 14:00etara.
Zuzendaria: Maria Peters. Aktoreak: Christianne de Bruijn, Benjamin Wainwright, Scott Turner Schofield, Seumas F. Sargent, Annet Malherbe. Iraupena: 137 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Herbehereak. Urtea: 2018. Jatorrizko izenburua: 'De Dirigent'.Antonia Bricoren ametsa orkestra zuzendari bihurtzea da, baina inork ez du aintzat hartzen, emakumea delako. 1926. urtean, kontzertu bat etengo du, eta, orduan, Frank aberatsak kanporatu egingo du. Biak maiteminduko dira, eta, orduan, Antoniak uko egin beharko dio maitasunari, bere ametsa betetzeko. Filma ohiko ordutegian emango dute: ostiralean 22:15ean; larunbatean 19:30ean eta 22:15ean; eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.