Ostirala, urriak 11



20:00

Blue beans

Tximista Garagardotegia, Zumaia | Bestelakoak

Funka eta rocka uztartzen dituen boskoteak kontzertua emango du urriaren 11ean Tximista garagardotegian, 20:00etan.

Blue beans Tximista Garagardotegia

Funka eta rocka uztartzen dituen boskoteak kontzertua emango du urriaren 11ean Tximista garagardotegian, 20:00etan.


22:30

Abereh + Mikel Uraken

Gaztetxea, Zumaia | Bestelakoak

Hamabi soka eta bi musikari puska izango ditugu urriaren 11n, 22:30ean, Zumaiako Torreberri gaztetxean: Abereh eta Mikel Uraken. Abereh: Erik Berganza musikariaren bakarkako proiektua da Abereh. Zarata eta burrunbatik aldenduta, baina distortsioa guztiz baztertu gabe rock edo grunge akustikoa ekarriko digu. 2017an ‘Zaunka Datoz Arin bere lehenengo lana argitaratu zuen, eta aurten kaleratu du bigarrena: ‘Laino eta Belatz Artean’.https://abereh.bandcamp.com/ Mikel Uraken: Folk rock akustikoa jorratzen duen musikaria da Mikel Uraken. Loan bezalako rock gogorreko musika taldeetan ibilitakoa da, baina bakarkako bidean dabil azken urteetan.  ‘Neguaren Ostean’ diskoa kaleratu zuen 2015ean. Negu luzearen ostean, izaki bizidunak berpiztu zituen 2018an, ‘Izaki Bizidun Berriak’ lanarekin.https://mikel-uraken.bandcamp.com/

Abereh + Mikel Uraken Gaztetxea

Hamabi soka eta bi musikari puska izango ditugu urriaren 11n, 22:30ean, Zumaiako Torreberri gaztetxean: Abereh eta Mikel Uraken.

Abereh: Erik Berganza musikariaren bakarkako proiektua da Abereh. Zarata eta burrunbatik aldenduta, baina distortsioa guztiz baztertu gabe rock edo grunge akustikoa ekarriko digu. 2017an ‘Zaunka Datoz Arin bere lehenengo lana argitaratu zuen, eta aurten kaleratu du bigarrena: ‘Laino eta Belatz Artean’.
https://abereh.bandcamp.com/

Mikel Uraken: Folk rock akustikoa jorratzen duen musikaria da Mikel Uraken. Loan bezalako rock gogorreko musika taldeetan ibilitakoa da, baina bakarkako bidean dabil azken urteetan.  ‘Neguaren Ostean’ diskoa kaleratu zuen 2015ean. Negu luzearen ostean, izaki bizidunak berpiztu zituen 2018an, ‘Izaki Bizidun Berriak’ lanarekin.
https://mikel-uraken.bandcamp.com/



18:00
20:00

Formak

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Fernando Mardones artista eta irakaslearen lanak ez du bereziki ezer esanahi. Kolorearekin, formekin eta testurekin jokatzen du Zumaian aurkeztuko duen lehen lan honetan.  Irailaren 26tik urriaren 13a bitartean egongo da ikusgai Oxforden. Egunero 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, 12:30etatik 14:00etara.

Formak Oxford aretoa (Alondegia)

Fernando Mardones artista eta irakaslearen lanak ez du bereziki ezer esanahi. Kolorearekin, formekin eta testurekin jokatzen du Zumaian aurkeztuko duen lehen lan honetan. 

Irailaren 26tik urriaren 13a bitartean egongo da ikusgai Oxforden. Egunero 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, 12:30etatik 14:00etara.



22:15
21:00

La directora de orquesta

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Maria Peters. Aktoreak: Christianne de Bruijn, Benjamin Wainwright, Scott Turner Schofield, Seumas F. Sargent, Annet Malherbe. Iraupena: 137 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Herbehereak. Urtea: 2018. Jatorrizko izenburua: 'De Dirigent'.Antonia Bricoren ametsa orkestra zuzendari bihurtzea da, baina inork ez du aintzat hartzen, emakumea delako. 1926. urtean, kontzertu bat etengo du, eta, orduan, Frank aberatsak kanporatu egingo du. Biak maiteminduko dira, eta, orduan, Antoniak uko egin beharko dio maitasunari, bere ametsa betetzeko. Filma ohiko ordutegian emango dute: ostiralean 22:15ean; larunbatean 19:30ean eta 22:15ean; eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.

La directora de orquesta Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Maria Peters. Aktoreak: Christianne de Bruijn, Benjamin Wainwright, Scott Turner Schofield, Seumas F. Sargent, Annet Malherbe. Iraupena: 137 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Herbehereak. Urtea: 2018. Jatorrizko izenburua: 'De Dirigent'.

Antonia Bricoren ametsa orkestra zuzendari bihurtzea da, baina inork ez du aintzat hartzen, emakumea delako. 1926. urtean, kontzertu bat etengo du, eta, orduan, Frank aberatsak kanporatu egingo du. Biak maiteminduko dira, eta, orduan, Antoniak uko egin beharko dio maitasunari, bere ametsa betetzeko.

Filma ohiko ordutegian emango dute: ostiralean 22:15ean; larunbatean 19:30ean eta 22:15ean; eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.