Larunbata, urriak 5



10:30

Emakumeon* Etxearen aldeko topaketa

Oxford aretoa eta Beheko plaza, Zumaia | Bestelakoak

Emakumeon* Etxea Zumaian? izenburupean, Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkarteko kideek egun osoko topaketa antolatu dute datorren urriaren 5erako. Topaketaren helburua da horrelako espazio batek herrian izan ditzakeen onurak azaltzea. 

Emakumeon* Etxearen aldeko topaketa Oxford aretoa eta Beheko plaza

Emakumeon* Etxea Zumaian? izenburupean, Zumaiako Emakumeon* Etxeko Elkarteko kideek egun osoko topaketa antolatu dute datorren urriaren 5erako. Topaketaren helburua da horrelako espazio batek herrian izan ditzakeen onurak azaltzea. 


11:00

Eztabaida saio irekia

Gaztetxea, Zumaia

Iparrak abiatu ditu 2019/2020 ikasturteko eztabaida saio irekiak. Urriaren 5ean izango da lehen saioa: 11:00etan elkartuko dira, gaztetxean. Bertan jai eredu kapitalisten inguruan hausnartuko dute.

Eztabaida saio irekia Gaztetxea

Iparrak abiatu ditu 2019/2020 ikasturteko eztabaida saio irekiak. Urriaren 5ean izango da lehen saioa: 11:00etan elkartuko dira, gaztetxean. Bertan jai eredu kapitalisten inguruan hausnartuko dute.


18:30

Chez emballage

Zumaiena ikastetxea, Zumaia | Antzerkia

Zer egingo zenuke zuk nahi ez bezalako mundu batean? Jolastea hasiera on bat izan daiteke. Zuzeneko musika eta antzerkia biltzen dituen proposamen eszeniko bat da Chez emballage. Hitzik gabeko ikuskizun honen soinu atmosferaz eta musikaz Zumaiako musika banda arduratuko da. Gainera, antzezpenean ere aktiboki parte hartuko dute. Istorioa Sandra Aguerri eta Esti Curiel aktoreen ideia originala da. Eszenografia, atrezzoa eta jantziak birziklatutako plastiko eta ontzi arinekin sortu dituzte bi aktoreek. Objektuen eta txotxongiloen lengoaia eta keinu bidezko antzerkia erabiliko dituzte ikusten dena eta dirudiena nahasten dituen mundu honetan murgiltzeko.

Chez emballage Zumaiena ikastetxea

Zer egingo zenuke zuk nahi ez bezalako mundu batean? Jolastea hasiera on bat izan daiteke.

Zuzeneko musika eta antzerkia biltzen dituen proposamen eszeniko bat da Chez emballage. Hitzik gabeko ikuskizun honen soinu atmosferaz eta musikaz Zumaiako musika banda arduratuko da. Gainera, antzezpenean ere aktiboki parte hartuko dute. Istorioa Sandra Aguerri eta Esti Curiel aktoreen ideia originala da. Eszenografia, atrezzoa eta jantziak birziklatutako plastiko eta ontzi arinekin sortu dituzte bi aktoreek. Objektuen eta txotxongiloen lengoaia eta keinu bidezko antzerkia erabiliko dituzte ikusten dena eta dirudiena nahasten dituen mundu honetan murgiltzeko.



18:00
20:00

Formak

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Fernando Mardones artista eta irakaslearen lanak ez du bereziki ezer esanahi. Kolorearekin, formekin eta testurekin jokatzen du Zumaian aurkeztuko duen lehen lan honetan.  Irailaren 26tik urriaren 13a bitartean egongo da ikusgai Oxforden. Egunero 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, 12:30etatik 14:00etara.

Formak Oxford aretoa (Alondegia)

Fernando Mardones artista eta irakaslearen lanak ez du bereziki ezer esanahi. Kolorearekin, formekin eta testurekin jokatzen du Zumaian aurkeztuko duen lehen lan honetan. 

Irailaren 26tik urriaren 13a bitartean egongo da ikusgai Oxforden. Egunero 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, 12:30etatik 14:00etara.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»