Zumaiako Haurreskolak eta Herri Eskolak, Udalaren laguntzarekin, abendura bitarteko solasaldiak antolatu dituzte. 0-6 urteko garaiari zuzenduta daude eta lehenengoa ostegunean izango da, 17:30ean, Alondegian. Hizlaria Alvaro Beñaran izango da, pedagogia terapeutikoan eta psikomotrizitatean aditua. Hurrengo solasaldiak azaroaren 5ean eta abenduaren 10ean izango dira.
Fernando Mardones artista eta irakaslearen lanak ez du bereziki ezer esanahi. Kolorearekin, formekin eta testurekin jokatzen du Zumaian aurkeztuko duen lehen lan honetan. Irailaren 26tik urriaren 13a bitartean egongo da ikusgai Oxforden. Egunero 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, 12:30etatik 14:00etara.