Kontzertua izango da ostegunean, irailaren 12an, 20:30ean, Torreberri gaztetxean. Minoranza di uno hardcore-punk talde italiarraren, Hägëndäs stoner-thrash talde zarauztarraren eta Txonpe ta Xesteroren hcmetala musika entzuteko aukera izango da. Sarrera: 5 euro.
Beobide: 1891-1969 erakusketa zabalduko da irailaren 6tik 22ra bitartean Oxford aretoan. Egunero izango da zabalik 18:30-20:30 ordutegian; asteburuetan ere zabalik izango da eguerditan, 12:30-14:00 ordutegian. Irekiera egunean, irailaren 6an, solasaldia izango da 18:30ean: Beobide, irudigile zumaiarra. Irailaren 7an eta 8ran Kresala: Beobide lantoki museora bisita egingo da, 16:30-19:30 ordutegian.