Beobide: 1891-1969 erakusketa zabalduko da irailaren 6tik 22ra bitartean Oxford aretoan. Egunero izango da zabalik 18:30-20:30 ordutegian; asteburuetan ere zabalik izango da eguerditan, 12:30-14:00 ordutegian. Irekiera egunean, irailaren 6an, solasaldia izango da 18:30ean: Beobide, irudigile zumaiarra. Irailaren 7an eta 8ran Kresala: Beobide lantoki museora bisita egingo da, 16:30-19:30 ordutegian.
Zuzendaria: Arnaud Lemort. Aktoreak: Christian Clavier, Mathilde Seigner, Leopold Buchsbaum, Pili Groyne. Iraupena: 87 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2019.Philippe erretiroa hartzear dagoen 60 urteko podologo bat da. Bikotekidearen seme-alabekin ondo moldatu nahi du, eta bidaia bat egingo dute Ibizara. Kontserbadore samarra izaki, lekuz kanpo sentituko da: oporraldi lasai bat desio zuen, familiarekin egotekoa, baina gauzak bestelakoak izango dira. Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.