10:00. Emakumeen arteko binakako pala txapelketa, finalak. 14:30. Torreberrin gaztetxoen bazkaria (norberaren kontu, postrea emango da).16:30. Plazan kuadrillen arteko jolasak.17:00. Arranplan urpekaritza bataioak.18:30. Odietan berbena haurrentzat: Gora Kasete!, Eidabe.19:00. Lubaki kiroldegian eskubaloia: Bidasoa Irun - Balonmano Sinfín.22:30. Kofradian Arima Eroa diskofesta.
Koadrila eguneko bizi-poteoa egingo dute larunbatean, 12:00etan, Beheko plazatik hasita.
Urpekaritza bataioak egingo dira Zumaian abuztuaren 17an, Olarru sub ur azpiko jardueren elkarteak antolatuta. Ekintza hau 17:00etatik aurrera egingo dute Arbustaingo arranplan.
Pulpo Eskubaloiak antolatuta, Asobal ligako Bidasoa Irun eta Liberbank Cantabria Sinfinen arteko partida izango dugu Zumaian.
Iñaki Arrillagaren Zergatik hamalau erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan abuztuaren 14tik irailaren 1era. Egunero izango da zabalik 18:30-20:30 ordutegian.
Sinopsia60eko hamarkadako Los Angelesen kokatu du Tarantinok bere azken lana. Rick Dalton (Leonardo DiCaprio) eta Cliff Booth (Brad Pitt) telebistako izarrak ezagutuko ditugu bertan: zinemaren industrian sartzeko ahaleginetan murgilduko dira biak, Charles Mansonen hilketak gertatzen diren une berean.
Dardarafest'19 rock jaialdia egingo da abuztuaren 17an Amaiako plazan. Willis Drummond, Leinad, Serrulla, Silicies Grizzlies, The Grace of Dionysus eta Moonshakers taldeek joko dute.