Zanguangoren ezaugarri den humore eta ironia erabiliz, hiriaren bizitza poliedrikoa ikuspuntu harrigarri batetik berrikusiko dugu. Txubio Fdez. de Jauregui eta Miguel Garcés aktoreekin batera.
Iñaki Arrillagaren Zergatik hamalau erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan abuztuaren 14tik irailaren 1era. Egunero izango da zabalik 18:30-20:30 ordutegian.
Sinopsia60eko hamarkadako Los Angelesen kokatu du Tarantinok bere azken lana. Rick Dalton (Leonardo DiCaprio) eta Cliff Booth (Brad Pitt) telebistako izarrak ezagutuko ditugu bertan: zinemaren industrian sartzeko ahaleginetan murgilduko dira biak, Charles Mansonen hilketak gertatzen diren une berean.