Nohmi Jazz Triok kontzertua emango du uztailaren 19an Tximista garagardotegian. Emanaldia 20:00etan hasiko da.
Antzerki denboraldia amaituta, uztailean zehar kaleko antzerkia ikusteko aukera izango da Zumaian. Guztira, hiru obra antzeztuko dira: Benditas todo viene del cielo uztailaren 7an, Forondan, 19:30ean. Babo royal uztailaren 14an, Odietan, 19:00etan. Pirata garrapata uztailaren 20an, Torreberrin, 18:00etan.
Uztailaren 15tik 21era bitartean Oxford aretoan Zumaiako eskubaloiari zuzenduriko argazki erakusketa bat egongo da ikusgai, 50.urteurrena dela medio. Bertan Zumaiako eskubaloi munduko pertsonaia ezberdinak agertuko dira baita eskubaloi historiaren parte izan diren 3 taldeak ere, eta hauek irabaziriko garaikur garrantzitsuenak ere bertan egongo dira ikusgai. Astegunetan: 18:30-20:30 Larunbatean: 12:30-14:00// 18:30-20:30 Igandean: 12:30-14:00
Atsedenaldiaren ondoren, bueltan da zine programazioa Aita Marin. Asteburu honetan El secreto de las abejas drama britainiarra ikusteko aukera izango da.