Zumaiako kale antzerki zikloaren baitan, igande honetan, hilaren 14ean, 19:00etan, Odieta frontoian, Ganso & Ciaren Babo Royal antzezlana ikusteko aukera izango da. Sinopsia: 50m2-ko inperioa, burutik jota dagoen erregea eta trobalari bitxia. Lurralde txiki honetan xelebrekeria da jaun eta jabe. Tronpetak entzun eta banderak astintzen dira. Ospakizuna has dadila! Guztiok gonbidatuta gaude desfile, borroka edota torneoan parte hartzera. Erregeak nahi duen oro fantasia bihurtu beharko da. BABO ROYAL jolasa da, non hierarkiak trukatzen diren, non egunerokotasunak harritzen duen, non normaltasuna eta zentzutasuna debekatuta dauden.
Uda honetako erakusketan Ander Hormazuri margolari zumaiarrak aurretik eginiko lanen jarraipena ikusi ahal izango da. Ikusgai egongo diren lanak teknika mistoa erabiliz eginak daude eta hiru serie ezberdinetan daude antolatuak. Oxford aretoa, ekainak 26 - uztailak 14Egunero 18:30-20:30.Eta asteburuetan 12:30-14:30 + 18:30-20:30.Irekiera: ekainak 26 asteazkena, 18:30.
Uztailak 5, ostirala 19:30. Suziriak jaiei hasiera emateko desafioa: 'Oikiako Peio' astoarekin eta Itziarko 'Jun o lehertu' giza proba taldearekin.21:00. Bertso afaria, Sebastian Lizaso, Onintza Enbeita eta Jon Maia bertsolariekin eta Jagoba eta Maddalen trikitilariek alaiturik.Jarraian, erromeria.Menua: entsalada mistoa, bakailaoa tomatetan, piperrak eta txuleta.Postrea: flana izozkiarekin, kafea eta kopa, 30 euroan.Izen ematea: 648 828 298 edo 628 245 780 telefono zenbakira deituta. Uztailak 10, asteazkenaKRISTOBAL DEUNAREN EGUNA 10:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldea.11:00. Herri meza.Ondoren, hamaiketakoa karpa azpian.19:00. Sagardo dastaketa, zikiro pintxoekin Son LT taldeak alaiturik.21:30. Jon Txikiren monologo emanaldia. Uztailak 12, ostirala 21:30. Mus eta eskoba txapelketa.Mus txapelketa: 25 euro bikoteko.Eskoba txapelketa: 12 euro bikoteko.22:00. Mus txapelketaSariak: Txapela + 240 euro. 180 euro. 150 euro. 120 euro. Auzoko lehenengoarentzat: trofeoa.Eskoba txapelketaSariak: 2 txuleta, ardo botila eta 50 euro bikoteko. Txanpain eta ardo botila. Uztailak 13, larunbata 17:00. Txokolatada.17:30. Karakol lasterketa. Epailea: Gorriti.18:30. Gorriti / Lopene bere animaliekin.Amaieran, entzierroa.Ondoren, toka txapelketa.21:00. Sardina jana doan. Sahieskia ordainduta.Jarraian, Hemengattun erromeri taldea. Uztailak 14, igandea 11:30. Dantza tailerra Astindu dantza taldearen eskutik.13:30. Paella lehiaketa. Osagaiak bertan emango dira.Ondoren, paella jana.
Antzerki denboraldia amaituta, uztailean zehar kaleko antzerkia ikusteko aukera izango da Zumaian. Guztira, hiru obra antzeztuko dira: Benditas todo viene del cielo uztailaren 7an, Forondan, 19:30ean. Babo royal uztailaren 14an, Odietan, 19:00etan. Pirata garrapata uztailaren 20an, Torreberrin, 18:00etan.
Surfesta egingo da uztailaren 13an Itzurun hondartzan. 16:00-20:00, surf ikastaroak. 20:00, parrillada. 22:00etan, kontzertuak eta DJ saioak: Bigboy, Rukula, Niña Coyote eta Chica Tornado, DJ Goiko eta DJ Uranga.