Death Cafe ekimenaren bigarren saioa egingo da uztailaren 3an Kabi tabernan. Heriotzaz hitz egiteko gunea da hau eta, antolatzaileen esanetan, "asmoa ez da ondorioak ateratzea, ezta dolurako laguntza ere". Saioa 18:00-20:00 ordutegian egingo da, eta izenak 688 717 247 (Irune) telefonora deituta emango dira, plazak bete arte.
Uda honetako erakusketan Ander Hormazuri margolari zumaiarrak aurretik eginiko lanen jarraipena ikusi ahal izango da. Ikusgai egongo diren lanak teknika mistoa erabiliz eginak daude eta hiru serie ezberdinetan daude antolatuak. Oxford aretoa, ekainak 26 - uztailak 14Egunero 18:30-20:30.Eta asteburuetan 12:30-14:30 + 18:30-20:30.Irekiera: ekainak 26 asteazkena, 18:30.