Maria Martinezek kontzertu akustikoa emango du Zumaia kanpingeko Orrua jatetxean, larunbatean, 22:00etan hasita.
Baleike aldizkariaren 25. urteurrenaren harira, Baleike, 25 urte... eta 12 elkarrizketa erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa ostiralean, hilaren 14an, zabalduko da eta ekainaren 23ra arte izango da ikusgai. Ordutegia: egunero, 18:00etatik 20:00etara; asteburuetan eguerditan ere bai, 12:30etik 14:00etara.
Joseba Irazoki eta Lagunakek kontzertua emango dute larunbatean, hilaren 22an, Zumaian, Baleikeren 25. urteurreneko ekitaldien baitan. Kontzertua 22:00etan izango da Kofradiako plazatxoan. Amaieran Maitxen DJ saioa izango da.