Astelehena, maiatzak 20



18:30
20:30

Forondako zeramika tailerreko erakusketa

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Forondako zeramika tailerreko lanez osatutako erakusketa egongo da Oxford aretoan maiatzaren 15etik 29ra bitartean. Egunero zabalik izango da 18:30-20:30 ordutegian. Asteburuetako eguerditan ere irekiko ditu ateak, 12:00-14:00 ordutegian. 

Forondako zeramika tailerreko erakusketa Oxford aretoa (Alondegia)

Forondako zeramika tailerreko lanez osatutako erakusketa egongo da Oxford aretoan maiatzaren 15etik 29ra bitartean. Egunero zabalik izango da 18:30-20:30 ordutegian. Asteburuetako eguerditan ere irekiko ditu ateak, 12:00-14:00 ordutegian. 



19:30
21:13

La espía roja

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Trevor Nunn. Aktoreak: Sophie Cookson, Judi Dench, Tom Hughes, Stephen Campbell Moore. Iraupena: 103 minutu. Generoa: Drama. Thriller.Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2018.Joan Stanley da filmeko protagonista: andre zahar maitagarri bat da, susmo txarrik sortzen ez duena, harik eta MI5eko agenteek atxilotzen duten arte, 2000. urteko goiz batean, Errusia komunistari informazioa pasatzeagatik. KGBren inguruko espioitza kasu handienetako bat argitara atera dute, eta Stanley da susmagarrietako bat. Galdeketan, 1938. urteaz hitz egingo die poliziei: gazte komunista batekin maitemindu zen urte hartan, Leo Galichekin. Urte batzuk geroago, II. Mundu Gerran, bidegurutze batean jarriko du Galichek: bere herrialdeari traizio egitearen eta mundua katastrofe nuklear batetik salbatzearen artean aukeratu beharko du. Melita Norwooden bizitzan oinarritutako film bat da.

La espía roja Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Trevor Nunn. Aktoreak: Sophie Cookson, Judi Dench, Tom Hughes, Stephen Campbell Moore. Iraupena: 103 minutu. Generoa: Drama. Thriller.Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2018.

Joan Stanley da filmeko protagonista: andre zahar maitagarri bat da, susmo txarrik sortzen ez duena, harik eta MI5eko agenteek atxilotzen duten arte, 2000. urteko goiz batean, Errusia komunistari informazioa pasatzeagatik. KGBren inguruko espioitza kasu handienetako bat argitara atera dute, eta Stanley da susmagarrietako bat. Galdeketan, 1938. urteaz hitz egingo die poliziei: gazte komunista batekin maitemindu zen urte hartan, Leo Galichekin. Urte batzuk geroago, II. Mundu Gerran, bidegurutze batean jarriko du Galichek: bere herrialdeari traizio egitearen eta mundua katastrofe nuklear batetik salbatzearen artean aukeratu beharko du. Melita Norwooden bizitzan oinarritutako film bat da.