Igandea, apirilak 21



13:00
23:59

Aran Santamaria - Ander Hormazuri

Kabi taberna, Zumaia | Erakusketa

Aran Santamaria eta Ander Hormazuri artista zumaiarren erakusketa izango da martxoaren 22tik apirilaren 21era Kabi tabernan.

Aran Santamaria - Ander Hormazuri Kabi taberna

Aran Santamaria eta Ander Hormazuri artista zumaiarren erakusketa izango da martxoaren 22tik apirilaren 21era Kabi tabernan.



18:00
20:00

Naturari begiradak

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Ainara Garciaren Naturari begiradak erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan apirilaren 12tik maiatzaren 1era bitartean, 18:00-20:00 ordutegian.

Naturari begiradak Oxford aretoa (Alondegia)

Ainara Garciaren Naturari begiradak erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan apirilaren 12tik maiatzaren 1era bitartean, 18:00-20:00 ordutegian.



16:30
18:30

Dumbo

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Disney ekoiztetxe aski ezagunaren filma da Dumbo. Familia guztientzat zuzendutako pelikula honetan istorioaren egokitzapen berri bat egiten da; marrazki bizidunak alboratu eta pertsonaia errealak izango ditu. Gainbeheran dagoen zirku baten jabe da Holr Farrier protagonista. Bisitari faltarekin gutxi izango balu bezala, ezaugarri berezi bat duen elefante baten jaiotzak are gehiago piztuko du bere atsekabea. Belarri erraldoiak ditu Dumbo txikiak, eta ez dirudi bere espezieko beste kideen mailako ikuskizunik emateko gai denik. Hala, bere seme-alaba txikien esku utziko du animalia zaintzearen ardura. (zinea.eus) Zuzendaria: Tim Burton.Aktoreak: Colin Farrell, Danny DeVito, Michael Keaton.Herrialdea: AEB.Iraupena: 112 min. Ordutegia: ostiralean, igandean eta astelehenean 16:30ean.

Dumbo Aita Mari aretoa

Disney ekoiztetxe aski ezagunaren filma da Dumbo. Familia guztientzat zuzendutako pelikula honetan istorioaren egokitzapen berri bat egiten da; marrazki bizidunak alboratu eta pertsonaia errealak izango ditu.

Gainbeheran dagoen zirku baten jabe da Holr Farrier protagonista. Bisitari faltarekin gutxi izango balu bezala, ezaugarri berezi bat duen elefante baten jaiotzak are gehiago piztuko du bere atsekabea. Belarri erraldoiak ditu Dumbo txikiak, eta ez dirudi bere espezieko beste kideen mailako ikuskizunik emateko gai denik. Hala, bere seme-alaba txikien esku utziko du animalia zaintzearen ardura. (zinea.eus)

Zuzendaria: Tim Burton.
Aktoreak: Colin Farrell, Danny DeVito, Michael Keaton.
Herrialdea: AEB.
Iraupena: 112 min.

Ordutegia: ostiralean, igandean eta astelehenean 16:30ean.


19:30
21:30

Lo dejo cuando quiera

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Krisiaren ondorioz, Pedro, Arturo eta Eligio, unibertsitateko hiru irakasle, lanik gabe geldituko dira. Egoera horretan, irtenbide bat bilatuko dute boladan jarriko den droga sintetiko bat asmatzean. Gaueko giroan murgilduko dira. (berria.eus) Zuzendaria: Carlos Theron. Aktoreak: David Verdaguer, Ernesto Sevilla, Carlos Santos, Ernesto Alterio. Herrialdea: Espainia.Iraupena: 104 minutu. Ordutegia: ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean 19:30ean. Larunbatean 22:15ean ere egongo da.

Lo dejo cuando quiera Aita Mari aretoa

Krisiaren ondorioz, Pedro, Arturo eta Eligio, unibertsitateko hiru irakasle, lanik gabe geldituko dira. Egoera horretan, irtenbide bat bilatuko dute boladan jarriko den droga sintetiko bat asmatzean. Gaueko giroan murgilduko dira. (berria.eus)

Zuzendaria: Carlos Theron. 
Aktoreak: David Verdaguer, Ernesto Sevilla, Carlos Santos, Ernesto Alterio. 
Herrialdea: Espainia.
Iraupena: 104 minutu.

Ordutegia: ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean 19:30ean. Larunbatean 22:15ean ere egongo da.