GUNEk antolatutako meditazio saioa izango da bihar Forondan, 19:30ean. Ohi duten bezala, isiltasuna, musika eta testu batzuk konpartitzeko aukera izango dute. Joxe Arregi Guneko kideak zuzenduko du saioa.
Aran Santamaria eta Ander Hormazuri artista zumaiarren erakusketa izango da martxoaren 22tik apirilaren 21era Kabi tabernan.
Ainara Garciaren Naturari begiradak erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan apirilaren 12tik maiatzaren 1era bitartean, 18:00-20:00 ordutegian.