Sahara izeneko haurrentzat zuzendutako animazio-abenturazko filmea emango da apirilaren 7an, 18:00etan, Oxford aretoan. 85 minutuko iraupena du eta gazteleraz da.
Aran Santamaria eta Ander Hormazuri artista zumaiarren erakusketa izango da martxoaren 22tik apirilaren 21era Kabi tabernan.
Martxoaren 25etik apirilaren 7ra Sahararen aldeko erakusketa ikusteko aukera izango da Alondegian. Bertan, Zumaiako Darahli elkarteak 2018. urtean eginiko lankidetza-bidaiari buruzko 18 argazki-muntaia ikusiko dira, baita Saharako Errefuxiatu Kanpamenduetan egindako ekintzak ere. Erakusketak ordutegi hau izango du: astean zehar 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Apirileko lehen asteburuan, 21 Dance Street taldeak antolatuta, dantza topaketa izango da kirol portuan (eguraldi txarra eginez gero Zumaienan egingo da). Egitaraua: Apirilak 6: 17:00 Dantza modernoko ikuskizuna (21 Dance Street)17:30 Dantza modernoko tailer laburra (Dohainik eta guztientzat irekia) Apirilak 7: 12:00 Ballet ikuskizuna (21 Dance Street)12:30 Ballet barra (Erakustaldia eta parte hartze irekia)
Zuzendaria. Pedro Almodovar.Aktoreak. Antonio Banderas, Asier Etxeandia, Penelope Cruz, Leonardo Sbaraglia.Herrialdea. Espainia.Urtea. 2019.Iraupena. 106 minutu.Generoa. Drama. Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.