Txiribuelta elkarteak antolatuta, apirilaren 2an, asteartea, lehen sorospenen inguruko hitzaldi eta tailer praktikoa emango du Asier Zamakolak, larrialdietan adituak. 18:00etan izango da, Alondegiko Oxford aretoan.
Aran Santamaria eta Ander Hormazuri artista zumaiarren erakusketa izango da martxoaren 22tik apirilaren 21era Kabi tabernan.
Martxoaren 25etik apirilaren 7ra Sahararen aldeko erakusketa ikusteko aukera izango da Alondegian. Bertan, Zumaiako Darahli elkarteak 2018. urtean eginiko lankidetza-bidaiari buruzko 18 argazki-muntaia ikusiko dira, baita Saharako Errefuxiatu Kanpamenduetan egindako ekintzak ere. Erakusketak ordutegi hau izango du: astean zehar 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.