Darahli elkarteak antolatu duen Sahararen aldeko Lankidetza hamabostaldiaren barruan, Carta a Sasha film laburra ikusteko aukera izango da martxoaren 29an, 19:00etan, Oxford aretoan. Javier Revertek eta Andoni Jaének zuzendutako pelikula horrek 16 minutuko iraupena du eta sarrera doakoa izango da.
Aran Santamaria eta Ander Hormazuri artista zumaiarren erakusketa izango da martxoaren 22tik apirilaren 21era Kabi tabernan.
0-8 urteko haurren gurasoentzat zuzenduriko Guraso Eskolak bi ekimen emango ditu aurrera martxoan. Haurra ulertzen dugu? hitzaldia martxoaren 23an, 10:00etatik 12:30era, Brankan. Zer da guraso izatea? hitzaldia martxoaren 30ean. 10:00etatik 12:30era, Brankan.
Martxoaren 25etik apirilaren 7ra Sahararen aldeko erakusketa ikusteko aukera izango da Alondegian. Bertan, Zumaiako Darahli elkarteak 2018. urtean eginiko lankidetza-bidaiari buruzko 18 argazki-muntaia ikusiko dira, baita Saharako Errefuxiatu Kanpamenduetan egindako ekintzak ere. Erakusketak ordutegi hau izango du: astean zehar 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Stan Laurel eta Oliver Hardy aktoreek Ingalaterran egin zuten azken biraren inguruko pelikula, Steve Coogan eta John C. Reilly aktoreekin. Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.