Zuzendaria: Jafar Panahi. Aktoreak: Benaz Jafari, Jafar Panahi, Marziye Rezaei. Iraupena: 100 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Iran. Urtea: 2018. Jatorrizko izenburua: 'Se rokh'.Irango aktore ospetsu batek bideo bat jaso du: bideo horretan, emakume gazte batek bere buruaz beste egingo du, bere familia erlijiosoak ez baitio aktore ikasketak egiten utzi. Aktoreak Jafar Panahi zuzendariarengana joko du, bideoa egia edo manipulazioa ote den argitzen lagundu diezaion. Biak abiatuko dira neska gaztearen herrira.
Bilboko Gaylesbitrans 16. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia amaitu berri da, baina bertan ikusi ahal izan diren hainbat filme ikusteko aukera izango da Zumaian martxoaren 14an eta 28an. Hau da egitaraua: Martxoak 14 Anders, Vidi Ja Ti Nea, Devi, Malik, Oasis eta No me olvides film laburrak 22:00etan hasita Aita Marin. Martxoak 28 Retablo izeneko luzemetraia 22:00etan hasita Aita Marin.