Irene Iruretak eta Karmele Gorroñok osatzen duten Irrimarrak erakusketa zabalduko du otsailaren 28an Alondegian. Erakusketa martxoaren 19ra arte bisitatu ahal izango da, egunero, 18:00-20:00 ordutegian. Asteburuetan ere zabalik izango da 12:30-14:00 ordutegian.
Bilboko Gaylesbitrans 16. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia amaitu berri da, baina bertan ikusi ahal izan diren hainbat filme ikusteko aukera izango da Zumaian martxoaren 14an eta 28an. Hau da egitaraua: Martxoak 14 Anders, Vidi Ja Ti Nea, Devi, Malik, Oasis eta No me olvides film laburrak 22:00etan hasita Aita Marin. Martxoak 28 Retablo izeneko luzemetraia 22:00etan hasita Aita Marin.
Zuzendaria: Clint Eastwood. Aktoreak: Clint Eastwood, Bradley Cooper, Michael Peña, Taissa Farmiga, Laurence Fishmurne. Iraupena: 116 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2018.Clint Eastwoodek bi rol jokatzen ditu filmean: zuzendaria eta aktore nagusia. 88 urte bete berri ditu, eta adin bera du istorioko protagonistak, Earl Stone II. Mundu Gerrako beteranoak. Arazo ekonomikoek behartuta, Stone langintza berezi batean hasi zen 1980ko hamarkadan: Sinaloako narkotrafikatzaileen taldearen droga garraiolari bihurtu zen, eta arrakasta handia izan zuen; izan ere, ia 90 urteko pertsona batek ez zuen susmorik pizten. Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.