Zuzendaria: Celia Rico. Aktoreak: Anna Castillo, Lola Dueñas, Pedro Casablanc, Adelfa Calvo, Marisol Membrillo. Iraupena: 90 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2018.Leonorrek etxetik alde egin nahi du: bere bizitza bere kabuz bizi. Baina ez da ausartzen amari esaten; ez du bakarrik utzi nahi, eta asko kezkatzen du horrek. Estrellak, haren amak, ez du alaba etxetik joaterik nahi, baina ez du bere alboan geratzera behartu nahi: kontziente da, alabaren hobe beharrez, joaten utzi beharko diola. Bizitzako etapa berri horri aurre egin beharko diote Leonorrek eta Estrellak, zilbor hestea etengo badute.
Irene Iruretak eta Karmele Gorroñok osatzen duten Irrimarrak erakusketa zabalduko du otsailaren 28an Alondegian. Erakusketa martxoaren 19ra arte bisitatu ahal izango da, egunero, 18:00-20:00 ordutegian. Asteburuetan ere zabalik izango da 12:30-14:00 ordutegian.